Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

 

 

 

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.


 

24/10/2006 10:47 Autor: manul. #. Tema: liburuak.

Comentarios » Ir a formulario


Autor: pilargar

Oso ipuina aproposa da bizitzari buruz hausnartzeko. Garrantzia duen gauzei erreparatzeko, alegia. Ipuin honetan adiskidetasuna zein familiaren kideen arteko harremanei buruz istorio borobila sortu du Atxagak. Ipuineko hasiera, aldapa gora egin zaidan arren, behin haria hartuta, istorioan murgildu naiz.

Fecha: 31/10/2006 21:35.


gravatar.com
Autor: Verónica

Liburu honek bizitzako gauzarik arruntenak garrantzitsuenak direla erakusten digu, zera familia eta lagunen arteko harremanak. Istorio polita da oso benetan. "Old Martinek", protagonistak, bere hitz hunkigarrien bidez sentimenduak gure barnean ateratzeko diogu. Gomendagarria.

Fecha: 13/11/2006 22:30.


gravatar.com
Autor: ixone

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Bi egun bakarrik eman nituen irakurtzeko, oso erraz irakurtzen da eta.
Atxagak azaltzen duen istorioa oso polita da eta bertan sartzea oso erraza izaten da, eguneroko gauzak direlako.
Laburbilduz, oso gustora irakurri dut " Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian ".

Fecha: 11/12/2006 17:20.



Autor: maite astigarraga

Liburu hau irakurri eta gero, oso laburra izan arren, gauza pilo bat etortzen zaizkit burura.
Hasieran galdera bat botako dut, ea norbait ausartzen den niri erantzuteko. Zergatik lehen Atxagaren liburuak errazak, sinpleak eta irakurtzeko politak eta unkagarriak izaten ziren eta oraingoak, aldiz, gero eta korapilatsuagoak dira?
Horretaz gain, bururatu zait zein garrantsitsuak diren (bai gure bizitzan, bai besteen bizitzan)esaten ez ditugun hitzak.
Eta amaitzeko, bakarrik esatea zein gogorra den beste herrialde batean bizitzea, zurea bihotzean eta buruan eramaten duzun bitartean.

Fecha: 10/01/2007 11:24.


gravatar.com
Autor: bea

Hasieratik interesgarria iruditu zait. Atxagak Old Martinen bai familien bai lagunen arteko harremanak kontatzen dizkigu. Historio atsegina, benetan. Gomendagarria.

Fecha: 11/01/2007 11:08.



Autor: Alazne

Bizitza. Hau da liburuaren gai nagusia. Harremanak. Hau da liburuaren hari nabarmena.
Garbi atera ditudan ondorioen artean maitasuna, laguntasuna eta nagusiekin izan behar diegun errespetua azpimarratuko nituzke.
Azken hamar orriak gehiegi ez gustatuz gero, bizitzaren garrantzitsua zein den jakin nahi duenari gomendatuko nioke.

Fecha: 26/02/2007 10:15.


gravatar.com
Autor: garazi

niri gustatuko litzaidake norbaitek laburpena bidaliko bazidan

Fecha: 11/06/2007 21:18.


gravatar.com
Autor: Endika

niri gustatuko litzaidake norbaitek laburpena bidaliko bazidan

Fecha: 28/04/2008 19:41.


Añadir un comentario




No será mostrado.






Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.