Metxa esaten ditoten agirretar baten ibili herrenak

Agirre'tar Nikola, ezizenez Metxa esaten dioten agure egoskor maitagarriaren abenturak eta kalenturak kontatzen ditu liburu honek, sarrera eta hamalau ipuinetan. Sekula ahaztuko ez duzun pertsonaietakoa da Metxa, Joanes artzaina edo Hamlet baten antzera: erretiratua baina bizitzaren borrokan jarraitzen duena, erretxina baina onbera, gezurti samarra baina printzipioei eusten diena, adarjolea eta minbera. Ipuinak era askotakoak dira, oso desberdinak baina elkarrekin lotuta, batetik bestera igarotzen baitira gertaerak eta pertsonaiak, nobela batean bezala.
3 comentarios
maite -
ixone -
Hala ere, orain arte irakurri dudan liburu hoberenetariko bat da zorion perfektuaz batera.
Koldo Izagirrek, ni liburuan benetan sartzea lortu du eta horregatik gustatu zait hainbeste.
alfontso -
Hala ere, badira oztopo batzuk irakurtzean nekeza sortzen dituela. Haien artean hiztegian agertzen ez diren hitzak. Zorionez Jaingooglekoa laguntzera etorri zait eta helbide honetan aurki ahal izan dut behar izan dudan baino gehixeago. http://www.aixerrotabhi.net/eusk/curriculumat/euskara/metxaizeneko2.pdf
Kontalariarekin arazo batzuk eduki izan ditut, oro har kontalari orojakilea izaten da, baina noizean behin, Metxa bera da berba egiten duena. Hika ere erabiltzen du gure protagonistak. Dena den, arestian esan nuen bezala geldialdi egin barik irakur daiteke.