Blogia
manul

Kolosala izango da

 

 

 

 

Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Globo saltzaileak ere etorriko dira euren koloretako planetekin. Kalaportura iritsiko dira guztiak. Kolosala izango da. Eta orain alemanek Frantzia okupatu dutenez gero, agian lehenago ailegatuko da.  

2 comentarios

Alazne -

Ez dakit nola definitu zer sentitu dudan liburua irakurri eta gero. Irakurtzean hainbat sentimentu desberdinak izan ditut, amorrua, lotsa, mina... baina amaitzean, liburuaren mamia ez dudala ondo hartu pentsatzen dut. Nire gustokoa izan da, bai, hala eta guztiz ere, zeozer falta zaio, baina arazoa da, ezin dudala esan zer den.
Egia da ez dela jartzen ez leku batean ez bestean, idazlea nahiko neutrala dela (halako gaietan gauza zaila), eta kontatzen duen istorioa bizia dela, baina gehiago espero nuen.
Horretaz aparte, nota bat jartzekotan 7 bat emango nioke.

ixone -

Nire ustez liburu hau gudaren ikuspegi dezberdina erakusten digu irakurleoi.
Niri ez zait asko gustatu, baina onartu behar dut oso liburu ona dela eta oso ondo ulertzen dela.