Nik erremerre hitz egiten dut , eta zer?

Deskribapena: Betok ez du txakurra esaten, Betok txakugga esaten du. Eta beste hau ere esaten du: Ggokeren txakuggak ez daki gitagga jotzen. Baina zer axola dio? Beto zoriontsu bizi da. Nola ez da, ba, biziko zoriontsu Zuzana Zegurola Zarazua izeneko lagun min bat eta Ggasputin izeneko txakur bat baldin badauzka?
6 comentarios
Vero -
bea -
zazpi urteko mutil honi ez zaio futbola gustatzen, eta dirudienez, klaseko bakarra da; eta zer?
Ipuin polita eta interesgarria, irakasten diguna desberdina izatea ez dela txarra.
maite astigarraga -
Behintzat, nahiago dut futbola "bitxito" naskagarri horiek baino.
Gainera, aitarekin ados nago. Oso arraroa zen umea, sugandilak eta horiek bote batean edukitzea ere! Libre egon behar dute!
Txantxetan nabil, egia esan niri gehien gustatzen zaidana aurka egitea da.
Maite -
Bai...egia da, baina gezurra dirudi, zeren partidu ia guztiak nahi gabe ikusten dituen neska bakarra naizelako, hau da, nire mutil lagunak futbola maite du...Orain ulertzen duzue, ezta?
Liburu hau polita izan da, irakurtzeko oso erraza eta laburra.
leire -
Ipuin bat bezalakoa da.Nahiz eta laburra izan interesgarria izan da hiztegi eta esapideen alde.Dena dela,ez nago ados izenburuarekin neuk bai futbola gustoko dudala.
pilargar -
Joan den hilabetean neuk esango nukeen: " niri liburuak irakurtzen ez zait gustatzen, eta zer?" Badakit, baiestapen hori gogorra dela, baina ipuin honetan gertatzen den bezala, ez dut inolako gezurrarik esango. Azken batean, niretzako kalte.
Duela hiru aste liburuak (ipuinak) euskeraz irakurtzen hasi naizela eta pozik nabil emaitzarekin, irakurmenarekin gozatzen ari naizelako.
Ipuin honekin egin dut barre eta oso baliabide ederra da gizakioi ikustarazteko guztiok ez garela berdinak, zorionez. Horretarako, badaude ardiak, ezta?