Eztia eta ozpina

Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bide bat Afrikatik Europara datorren bidea. Nobela hiru ikuspuntutik kontatuta dago: Selimen ikuspuntua, Estherrena da bigarrena, eta, hirugarrena, legez kanpoko atzerritarrak muga pasatzen laguntzen dituen mugalariarena. Hiru ikuspuntu, hiru genero (kontakizun zuzena, egunkaria eta prentsa erreportaia) istorioa osatzeko.
7 comentarios
Anónimo -
SARA -
pili -
pili -
ixone -
Hainbeste azaltzen ditu gauza guztiak, non istorioan zehar galdu egin naizen.
Hala eta guztiz ere, erabiltzen duen euskera oso ulergarria da. Istorioa kontatzean hainbeste liatu ez balitz, seguru nago liburua asko gustatu izango zitzaidan, baina zori txarrez ez da horrela izan.
Beste alde batetik,esan beharra dago, liburuaren gaia oso interesgarria dela iruditu zait, inmigrazioa gaur egungo arazoa da eta.
Maitetxu -
Ia liburu osoan zehar Salim da istorioa kontatzen duena, berak hitanoz berba egiten du, berak eta beste batzuek ere.
Hitanoz idatzitako testuak irakurrita badituzu erraz egingo duzu irakurketa, bestela,kostata egingo duzu. Niretzat ez da hori arazo bat izan, eutsi horri!!!
Maite -
Ez da liburuari buruzko komentario bat izango. Arazo bat izan dut blogiarekin; idatzi dut gaurko testu osoa eta bakarrik zati bat agertu zait publikatuta. Beraz, bihar idatziko dut berriro ze orain ez dut astirik izango, bale? Hura bai putada! AGURRRR