Blogia
manul

Zorion perfektua

 

 

 

 

  Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean.

Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala.

Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia.

Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.

 

4 comentarios

Vero -

Liburua gustatu zait. Oso ondo ulertzen da eta hiztegiaren aldetik ere ez dut eduki arazo handirik. Hala ere, Maiterekin nago: erritmoa oso geldia da eta momentu batzuetan apur bat astuna egin zait.

bea -

Liburu hau kontatzen digu nola hamasei urteko neskatxo batek gizon baten hilketa ikusiz gero, hurrengo orduetan nola sentitzen den. Hilketaren gaua gogorra izaten da, baina kalera berriro ateratzea gogorregia egingo zaio; jende guztia galderaz josiko dio eta. Bestalde, oso gogorra izango da neska eta aurrera egingo du.
Liburua oso erraz irakurtzen da eta ulergarria da.

ixone -

Liburu hau oso ondo ulertzen da, gainera oso dibertigarria iruditu zait.
Liburuan zehar egiten dituen deskribapenak oso ugariak dira, baina izugarri laguntzen dute liburuaren istorioa ondo jarraitzeko.
Nire ustez, " zorion perfektua " merezi duan liburua da, benetan espero dut
irakurriko dudan hurrengo liburua hau bezain interesgarria izatea.

maite astigarraga -

Zorion perfektua irrakurri ondoren, pentsatzen dut liburu bat nire gustukoa izateko irakurterraza izatea ez dela nahikoa.
Hori bai, primeran irakurtzen da; baina hori oso ona izan arren, nire uste apalean, libururen erritmoa oso geldia da. Horretaz gain, gaia bera ez zait atsegina izaten eta idazlea hamasei urteko neskaz (protagonista) baliatzen da gaia sakondu barik erabiltzeko.
Agian hori izan zen idazlearen helburua baina nik liburua irrakurri eta gero epela geratu naiz