Behi euskaldun baten memoriak

 

 

 

 

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.

Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

 

 

24/10/2006 10:41 Autor: manul. #. Tema: liburuak.

Comentarios » Ir a formulario

gravatar.com
Autor: bea

Pasarte entretenigarriak aurkitu ditut baina ere guztiz nekagarriak diren beste batzuk, batez ere iparraldeko euskara erabiltzen duenean. Pasarte hoietan piska bat kostatzen da historioa ondo jarraitzea.

Fecha: 29/11/2006 22:52.


gravatar.com
Autor: Vero

Istorioa atsegingarria da, dena den batzuetan haria jarraitzea kostatu egin zait, batez ere Lapurdiko euskalkia erabiltzean. Egia esan, denbora luze eman dut irakurtzeko eta agian horregatik interesa galdu dut.

Fecha: 20/02/2007 22:25.



Autor: ixone

Interesgarria iruditu zait, dena den momentu zehatz batzuetan galdu egin naiz eta berriz irakurri behar izan dut, batez ere iparraldeko euskara erabiltzen denean.

Fecha: 14/05/2007 17:21.


Añadir un comentario




No será mostrado.






Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.