Metxa esaten ditoten agirretar baten ibili herrenak

Agirre'tar Nikola, ezizenez Metxa esaten dioten agure egoskor maitagarriaren abenturak eta kalenturak kontatzen ditu liburu honek, sarrera eta hamalau ipuinetan. Sekula ahaztuko ez duzun pertsonaietakoa da Metxa, Joanes artzaina edo Hamlet baten antzera: erretiratua baina bizitzaren borrokan jarraitzen duena, erretxina baina onbera, gezurti samarra baina printzipioei eusten diena, adarjolea eta minbera. Ipuinak era askotakoak dira, oso desberdinak baina elkarrekin lotuta, batetik bestera igarotzen baitira gertaerak eta pertsonaiak, nobela batean bezala.

24/10/2006 10:38 Autor: manul. #. Tema: liburuak.

Comentarios » Ir a formulario

gravatar.com
Autor: alfontso

Liluratu nau liburu honek, ahal izan banu etengabe leituko nuen, gomendagarria baino gehiago dela esango nuke, derrigorrezkoa da bere irakurketa. Baliteke Metxarekiko zenbait harreman aurkitzea.

Hala ere, badira oztopo batzuk irakurtzean nekeza sortzen dituela. Haien artean hiztegian agertzen ez diren hitzak. Zorionez Jaingooglekoa laguntzera etorri zait eta helbide honetan aurki ahal izan dut behar izan dudan baino gehixeago. http://www.aixerrotabhi.net/eusk/curriculumat/euskara/metxaizeneko2.pdf

Kontalariarekin arazo batzuk eduki izan ditut, oro har kontalari orojakilea izaten da, baina noizean behin, Metxa bera da berba egiten duena. Hika ere erabiltzen du gure protagonistak. Dena den, arestian esan nuen bezala geldialdi egin barik irakur daiteke.

Fecha: 05/11/2006 22:27.



Autor: ixone

Izugarri gustatu zait liburu hau, nahiz eta batzutan zaila izan ulertzeko, hiztegiaren aldetik adfibidez.
Hala ere, orain arte irakurri dudan liburu hoberenetariko bat da zorion perfektuaz batera.
Koldo Izagirrek, ni liburuan benetan sartzea lortu du eta horregatik gustatu zait hainbeste.

Fecha: 05/02/2007 17:26.



Autor: maite

Nik barre egin dut liburu hau irakurtzen eta hau ezin da askotan esan. Xelebrea da Metxa. Irakurri, barre egingo duzue

Fecha: 17/04/2007 15:42.


Añadir un comentario




No será mostrado.






Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.