Eztia eta ozpina

 

 

 

 

Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bide bat Afrikatik Europara datorren bidea. Nobela hiru ikuspuntutik kontatuta dago: Selimen ikuspuntua, Estherrena da bigarrena, eta, hirugarrena, legez kanpoko atzerritarrak muga pasatzen laguntzen dituen mugalariarena. Hiru ikuspuntu, hiru genero (kontakizun zuzena, egunkaria eta prentsa erreportaia) istorioa osatzeko.  

25/10/2006 10:35 Autor: manul. #. Tema: liburuak.

Comentarios » Ir a formulario


Autor: Maite

Aupa Manul!
Ez da liburuari buruzko komentario bat izango. Arazo bat izan dut blogiarekin; idatzi dut gaurko testu osoa eta bakarrik zati bat agertu zait publikatuta. Beraz, bihar idatziko dut berriro ze orain ez dut astirik izango, bale? Hura bai putada! AGURRRR

Fecha: 09/11/2006 17:05.



Autor: Maitetxu

Egia esateko liburu hau ez da nire gustokoa izan. Hartzeagatik aukeratu nuen zertan zihoan jakin barik. Istorioa ez dago txarto, baina ez nau konbentzitu. Irakurtzean beste mundu batean nengoen, ez nau harrapatu. Hala ere, beste batzuen ustez polita izan da, beraz, anima zaitezte irakurtzeko eta gero kontatu zuen iritziak.
Ia liburu osoan zehar Salim da istorioa kontatzen duena, berak hitanoz berba egiten du, berak eta beste batzuek ere.
Hitanoz idatzitako testuak irakurrita badituzu erraz egingo duzu irakurketa, bestela,kostata egingo duzu. Niretzat ez da hori arazo bat izan, eutsi horri!!!

Fecha: 20/11/2006 13:00.


gravatar.com
Autor: ixone

Ilusio handiz hartu nuen liburua, baina irakurtzen nuen ehinean ilusioa galduz joan zen, zeren eta oso aspergarria baita.
Hainbeste azaltzen ditu gauza guztiak, non istorioan zehar galdu egin naizen.
Hala eta guztiz ere, erabiltzen duen euskera oso ulergarria da. Istorioa kontatzean hainbeste liatu ez balitz, seguru nago liburua asko gustatu izango zitzaidan, baina zori txarrez ez da horrela izan.
Beste alde batetik,esan beharra dago, liburuaren gaia oso interesgarria dela iruditu zait, inmigrazioa gaur egungo arazoa da eta.

Fecha: 29/11/2006 17:22.


gravatar.com
Autor: pili

Hasieran ikaragarri kostatu zait istorioan sartzea astunegia delakoan nago. Dena dela, istorioaren mamia oso polita zein hunkarria ere bada.Istorioa pasatu ahala erraztasun handixeago izan dut egoera ulertzeko. Badakit etorkinen egoera ez dela inondik inora erosoa, baina protagonistari gauza gehiegi gertatzen zaie dendora gutxian, ezta? Horretaz gain, agertzen den amaiera ez nuenez espero apur bat "hutsik" geratu naiz, areago, ematen du liburuaren bigarren partea dagoela.

Fecha: 09/02/2007 20:38.


gravatar.com
Autor: pili

Hasieran ikaragarri kostatu zait istorioan sartzea astunegia delakoan nago. Dena dela, istorioaren mamia oso polita zein hunkarria ere bada.Istorioa pasatu ahala erraztasun handixeago izan dut egoera ulertzeko. Badakit etorkinen egoera ez dela inondik inora erosoa, baina protagonistari gauza gehiegi gertatzen zaio dendora gutxian, ezta? Horretaz gain, agertzen den amaiera ez nuenez espero apur bat "hutsik" geratu naiz, areago, ematen du liburuaren bigarren partea dagoela.

Fecha: 09/02/2007 20:40.



Autor: SARA

necesito el resumen por capítulos de este libro para este miércoles!ES URGENTE!

Fecha: 12/10/2009 11:12.


Añadir un comentario




No será mostrado.






Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.