Sugeak txoriari begiratzen dionean

Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.
6 comentarios
Alazne -
Hau da hau! Liburu errza izango zela pentsatu nuen baina amaitzean oso okertuta nengoela konturatu nintzen.
Irakurtzeko erraza izan arren, konprenitzeko, hain zakona denez, 12 urteko neska-mutil batek arazoak izango ditu.
Izugarri gustatu zait, urtzarora bueltatu naiz, nire aititeren falta sentitu dut... azkenean negar egitea lortu du liburu madarikatu horrek.
Irakurtzea ez bazaizue asko gustatzen idazketa honekin bihotzaren taupadak sentitzea lortuko duzue. Egin eta konta iezadazue.
Vero -
Maite -
Irakurri ez duzunei, gomendatzen dizuet. Erreza da irakurtzeko, oso laburra eta, garrantzitsuena, oso polita.
Dena dela, jarraituko dut beste liburu batzuk irakurtzen, ez pentsa!
alfonso -
Hau izan da nire bigarren liburua, lehenengoa Metxarena izan da. Batean aitona eta bere hamabi urteko iloba, bestean, ordea, aitonaren iloba hamalau urtekoa da. Badirudi literatura aitonaz eta ilobaz josita dagoela.
Dena den, esan behar da Atxagak gogoarazten dizkigula garai bateko sentipenak, eta aldi berean mundua nola ikusten genuen.
Ixone -
Oso aspergarria iruditu zait, beti gauza berberak errepikatzen, deskribapen luzeegiak egiten, eta abar...
Beste alde batetik, esan beharra dago asko gustatu zaidala liburu oso bat euskaraz irakurtzea eta benetan espero dudala irakurriko dudan hurrengo liburua gehiago gustatzea.
pilargar -