Blogia
manul

Han goitik itsasoa ikusten da

 

 

 

 

Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da nobela sailkaezin hau, eta bizikleta da bi muturrak lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartalari karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira.
Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portuguesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatza esne-saltzailea...

Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealista eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.

 

2 comentarios

Alazne -

Denboraldi honetan irakurri dudan liburu ederrenik da.

Azken finean, Gabiriak esan nahi duena, nire ustez, denok munduko biztanleak garela da.

Egia da, nobela honetan gerra dela eta, gure pertsonaiak elkar ezagutzen direla, eta gerra dela liburuaren kakoa, baita hau nola aurre egitea ere.
Eta, honen barnean, pertsonai guztiek iraultza egiteko era desberdinak dituzte, baina, barrenean dagoena diktadore bat nola aurre egitea aurkituko dugu.

Denek bere ezaugarri desberdina dauzkate, baina, azkenean, haien artean duten lotura gerra baino handiagoa da. Ederra da pentsatzea gaur egun halako gizartea aurki dezakegula.

Gogotsu gomendatuko nuke nobela irakurtzea, hasiera nahiko astuna izan arren, batez ere solidaritatea, elkartzea eta, eguneroko gauzak nola aldatu ditzakegula jakin nahi
izatekotan.

Javi Antuñano -

Hasteko, liburu hori oso erraza eta arina irakurtzen da. Nire ustez, inoiz irakurri ez duenarentzat oso aproposa da. Gainera, polita iruditu zitzaidan, baina bizikletarekin ez du ia zerikusirik. Hala ere, kontatzen duen istorioa gertatu ez arren, beste pertsonaiekin eta garai hartan gerta zitekeen.