Blogia
manul

GIZONEZKOAK ETXEKO LANETAN (hirugarren paragrafoa)

3. Belaunaldien arteko aldeak. Belaunaldi gazteen jokabidea.

De todas formas, viendo el comportamiento de las jóvenes generaciones, hay motivos para estar esperanzados.

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik.

 

- Idatz ezazu hirugarren paragrafoa, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. Euskarazkoa blogera bidali komentario gisa, eta gaztelaniazkoa, berriz, irakasleari eman.

11 comentarios

otarraina -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita badago itxaronpetsu egoteko motiboak. Gure aiton-amonen garaian, esate baterako, gizonezkoak etxeko zereginetan parte hartzea pentsaezina zen. Gaurko gizonak(gazteak eta ez hain gazteak), ordea, pixkanaka-pixkanaka, betebehar horietan parte hartuz joaten dira. Egia da, arlo horretan, oraindik ere, asko egiteke dagoela, zeren eta haietariko gehienek etxeko lanak behartuta egiten baitituzte. Hala ere, nire ustez, bide onetik joaten gara neskak zein mutilak berdintsu hezitzen ditugunean. Azken batean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren gizartea sortzeko, txiki-txikitatik hezi behar ditugu.

LUPIA -

Gaur egun naturaltasunez ikusten da bai gizonek bai emakumeek etxeko lanez arduratzea. Hots: harategi edo arrandegiaren hileran gizon bat ikusten badugu, eskatzen diogu txanda, emakume bati egiten zaion bezala, hala ere, jarduera hau ez zen bat ere arrunta beste garai batekin konparatuz gero. Duela gutxi arte, gizon bat emakumez beteta zegoen harategi edo arrandegi batean sartzen zenean, berehala zerbitzen zitzaion, eta horrela ez zuen itxaron behar.

bakailaoa -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu eogoteko motiborik. Aldaketa handiak ikusten hasten dira. Alde batetik, mutilak etxeko lanen ardura hartzen hasi dira. Beste alde batetik, neskeek ez dituzte hartzen etxeko lanen guztiak , eta horregatik eskatzen dute konpartitzeko behartasuna.

olagarroa -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik. Lehengo paragrafoan aipatu dudan bezala, egoera pixkanaka-pixkanaka aldatuz doa eta aldaketa hori gazteengan nabarmenagoa da, mutilek etxeko lan gehiago hartzen baitute bere gain.Helduengan edo zaharrengan, berriz, ohitureetara ohituta, aldaketa hori antzemanezina da, etxeko lanak emakumeentzakoak direla uste dute eta.

ainguira -

Horrela, poliki-poliki denboraren poderioz gauzak berdintzen doaz eta , beste belaunekin ez bezala , lan banaketa gizon eta emakumeen artean banatzen ari da. Honekin ez dugu esan nahi aldaketa hau behin betikoa denik baina, bederen , aurrerapausu bat suposatzen da etorkizunera begira. Hala ere , nahiz eta aldaketa egon, gehitu behar dugu emakumeak lan zama handia jasan behar duela.

oreina -

argi dago lehen etxeko lana emakumearen eskuetan zegoela baina orain hori aldatuz doa. Bikoteetan biek egiten dute lan eta asti berdina daukate etxeko lanak egiteko. Orain ezin dute erabili aitzaki bezala, batek lan egiten duela eta bestea etxean geratzen dela.
Antza denez, ideia bereganatzen ari gara eta lana banatzeko gai gara.

sardina -

Dena den belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badaso itxaropentsu egoteko motiboriborik, hauek kontzientziaturik baitaude eta azkotan praktikara eramaten dutelako etxekolanen banaketa ekitatiboa, honek dakartzan ondasunak aprobetzatuz

antxoa -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik. Alde batetik, berdintasunaren bila gaude: lan berbera, soldata berbera, beraz, biek etxe kampo lan egiten badute, biek barruan ere lan egin behar dute. Eta, beste alde batetik, lehengo belaunaldiek eta oraingoek pentsatzeko era eta jokaera guztiz desberdinak dituzte. Lehen, emakumeen lana garbitzea, janaria prestatzea eta arropa prestatzea zen. Horretarako bizi ziren. Gaur egun, oso argi dago elkarrekin bizitzeko konpartitu behar da. Inork nahi du, eta ez du zertan egin, bestearen zaborra garbitu, eta batek lisatzen badu, beteak janaria prestatzen du. Hau da gaur egungo jokabidea, eta jokabide onena.

Zapoa -

Gaur egungo gazteek jabetuago daude bi sexuen arteko berdintasunari buruz. Hori eguneroko egoeretan ikus dezakegu, adibidez, gero eta gizon gehiago dago etxeko lanak egiten dituztenak. Baina baita arlo instituzionalean ikus dezakegu ere, non gero eta emakume gehiago aurki dezakegu gobernuen kargu garrantzitsuetan, hori orain dela urte batzuk pentsaezina izanik. Baina oraindik berdintasun osoa lortzeko asko geratzen da.

bisigua -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik.Gaur eguneko gazteen pentsatzeko forma, lehen zeukatenaren oso desberdina da. Emakumeek eskolan bazituzten ikasgaiak etxeko lanetan edo joztean oinarritzen zirenak, eta gizonek berriz ez. Emakumeei etxekoandreak izateko ezitzen zitutzten, eta gizonak ziren dirua etxera ekarri behar zituztenak.Orain gauzak asko aldatu dira, eta guztioi berdin ezitzen gaituzte, betidanik nahi izan dugun lanean aritu ahal izateko.

Txitxarroa -

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik.Gaur egungo umeei txikitatik azaltzen zaie berdintasunaren balorea eta ildo horretatik doan guztia. Ez badirudi ere, aurrerapauso garrantzitsua da, horrela noizbait gizonen eta emakumeen tratua berdina izatea lortuko baitugu. Nire aburuz, berdintasunaren arazoak beste belaunaldietatik datoz non umeak ingurugiro matxistan hezitzen ziren. Zorionez gauzak aldatzen ari dira...