Blogia
manul

ariketak

GIZONEZKOAK ETXEKO LANETAN (hirugarren paragrafoa)

3. Belaunaldien arteko aldeak. Belaunaldi gazteen jokabidea.

De todas formas, viendo el comportamiento de las jóvenes generaciones, hay motivos para estar esperanzados.

Dena den, belaunaldi gazteen jokabidea ikusita, badago itxaropentsu egoteko motiborik.

 

- Idatz ezazu hirugarren paragrafoa, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. Euskarazkoa blogera bidali komentario gisa, eta gaztelaniazkoa, berriz, irakasleari eman.

GIZONEZKOAK ETXEKO LANETAN (bigarren paragrafoa)

1. Etxeko lanetan familiako kideen parte hartzea.

Hanka sartzeko beldur handirik gabe esan liteke etxeko lanen banaketan desoreka dela nagusi. Etxe gehienetan lanen ardura gaizki banatuta egon ohi da. Kide batzuek uste dute noizean behin zerbaitetan laguntzearekin aski dela, baina denok dakigu ez dela gauza bera ardura izatea eta "laguntzea". Ardurak zamatu eta behartu egiten gaitu eta noizbehinkako laguntza txikiak, berriz, oso eramangarriak izaten dira, nekerik ez dakarten kapritxoak ia-ia. Berdintasuna, hau da, eskubide eta betebeharren banaketa orekatua, oraingoz, amets bat besterik ez da.

2. Etxeko lanak eta sexuen araberako banaketa.

Egoera pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari bada ere, oraindik ere emakumezkoek hartzen dute berengain etxeko lanen zama.

 

 

 

- Osa ezazu idazlanaren bigarren paragrafoa eta bidali zure proposamena komentario gisa.

 

Zorion perfektua

Atea itxi eta argia piztu nuen. Berriro nire txikitako logelan nengoen. Bartzelonan hamabost urte eman eta gero, Euskal Herrian nengoen berriro eta izugarrizko sentimenduak nabaritu nituen. Ziur nengoen han geldituko nintzela betiko. Hura nire etxea zen.

Etxe osoan buelta bat eman ondoren, gurasoei deitu eta nire asmoak azaldu nizkien. Argi neukan nire bizitzaren etapa berri bat hasiko zela han, nire benetako etxean.

Miramonera nindoala, mugikorra entzun nuen. Imanol zen. Ez nekien zer egin, telefonoa hartu edo ez hartu.

Bi segundu pasatu eta gero, hartzea erabaki nuen. Nire gurasoek esan zioten bueltan nintzela. Nahiz eta urduritasuna nitaz jabetu, momentua heldu zen.

Imanol nire lagun mina zen. Ikastolan elkar ezagutu genuenetik beti bata bestearen ondoan egon ginen, bai momentu txarretan, bai onetan, harik eta ni Bartzelonara joan nintzen arte. Erabaki garrantzitsu batek eraman ninduen hara; nire bizitza aldatuko zuen erabakiak, hain zuzen ere. Imanoli ez nion ezer komentatu. Gaur, hemen nago, ispiluaren aurrean, pentsatzen nola esango diodan berak ezagutu zuen Andoni gaur Ane dela.

bideo barregarria

Noizean behin, oso ondo dago hainbeste buruhauste ematen digun Euskaltzaindiaren kontura ere barre egitea. Ea bideo honek horretan laguntzen dizuen.

 

Nire hitz kutuna

Hitz kutuna aukeratzeko eskatu diete Berriakoek euskal munduan ezagunak diren hainbat pertsonari. Ikusi dugunez, Mikel Urdangarin abeslariak Edinburgo aukeratu du, Ainere Tolosa umoregileak mendia, Karmele Jaio idazleak isiltasuna eta Eneritz Iturriagaetxeberria txirrindulariak sufrimendua.

-Bil zaitez gelako ikaskide batekin eta galdeiozu berak aukeratutako hitz kutunari buruz. Galdeketa bukatutakoan, azal itzazu idatziz hitz horren esanahiari buruzko kontu aipagarri guztiak. Bidali testuak komentario gisa.

 

Enperadorearen traje berria (arratsaldeko taldea)

- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.

Duela urte asko, urrutiko erresuma batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak traje eta oihal garestiak erosten xahutzen zuen dirua. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, oinetako eta abarrez beteta zeuden.

Enperadoreak trajeak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira ematen zituen egunak.

Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen inoiz denborarik izaten erresumako kontuez arduratzeko.

Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek.

Eta haren zerbitzariek zera erantzuten zuten:

-Enperadorea aldagelan dago.

Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako pertsona asko joaten ziren hara, hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita. Egun batean bi gezurti heldu ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak berehala auzokide eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren eta hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:

-Lagunok, hurbildu! Imajina ditzakezuen oihal ederrenez egiten ditugu trajeak...Baina, harrigarriena da gure trajeak ikustezinak direla leloak direnentzat. Bakarrik azkarrek ikus ditzakete gure traje zoragarriak.

Enperadorearen traje berria (goizeko taldea)

- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.

Duela urte asko urruneko erreinu batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak jantzi eta oihal garestietan gastatzen zuen diru guztia. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, zapata eta abarrez beteta zeuden.

Enperadoreak jantziak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira pasatzen zituen egunak.

Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen izaten astirik erresumako kontuez arduratzeko.

-Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek

-Enperadorea probalekuan dago- erantzuten zuten haren morroiek.

Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako jende ugari hara joaten zen hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita.

Behin batean, bi gezurti iritsi ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak auzo eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:

-Lagunak, hurbil zaitezte! Imajina ditzakezuen oihal ederrenekin josten ditugu gure jantziak. Baina harrigarriena da gure jantziak ikustezinak direla pertsona leloentzat. Azkarrak direnek soilik ikus ditzakete gure jantzi zoragarriak!

SATORRA ALA TXORIA

Era askotako afizio eta joerak ditugu gizakiok. ETBko "Bi errepidean" saioan ikusiko duzuenez, batzuei satorren gisan ibiltzea gustatzen zaie, lurpeko iluntasunaren eta isiltasunaren babesean, eta beste batzuei, berriz, hegaztien gisan, hegan egitearen zirrara sentituz.

Ikus ezazu erreportajea eta azal ezazu testu labur batean bi zalatasunetako zeinek erakartzen zaituen gehien eta zergatik.

Bidali zuen testuak komentario gisa.