GIZONEZKOAK ETXEKO LANETAN (bigarren paragrafoa)
1. Etxeko lanetan familiako kideen parte hartzea.
Hanka sartzeko beldur handirik gabe esan liteke etxeko lanen banaketan desoreka dela nagusi. Etxe gehienetan lanen ardura gaizki banatuta egon ohi da. Kide batzuek uste dute noizean behin zerbaitetan laguntzearekin aski dela, baina denok dakigu ez dela gauza bera ardura izatea eta "laguntzea". Ardurak zamatu eta behartu egiten gaitu eta noizbehinkako laguntza txikiak, berriz, oso eramangarriak izaten dira, nekerik ez dakarten kapritxoak ia-ia. Berdintasuna, hau da, eskubide eta betebeharren banaketa orekatua, oraingoz, amets bat besterik ez da.
2. Etxeko lanak eta sexuen araberako banaketa.
Egoera pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari bada ere, oraindik ere emakumezkoek hartzen dute berengain etxeko lanen zama.
- Osa ezazu idazlanaren bigarren paragrafoa eta bidali zure proposamena komentario gisa.
14 comentarios
hartza -
kilkerra -
MUSKERRA -
MATXINSALTO -
matxinsaltoa -
oreina -
Gaur egun gizonak prest daude erosketak egiteko edo umea janzteko. Baina oraindik ere kostatzen zaie harrikoa edo lixiba egitea.
Dena den, etxeko edozein gauza egiteko emakume batek egon behar du zer egin edo zer erosi esateko. Oraindik ez daukate autonomia pauso hori emateko eta haiek beraiek gauzak egiteko.
ostruka -
Ahuntza -
Badurdea -
erbinudea -
satorra -
azkonarra -
Hor dago arazoaren muina ,hizkuntza. Ohartu behar dugu etxekolanak egiten ez dugula zertan " lagundu", hitz horrekin esan nahi izaten dugulako bakarrik batek etxekolanak egin behar dituela. Puntu horretatik "banaketa" hitza erabiltzen hasi beharko ginateke
Erbia -
azeria -