Blogia
manul

Nire hitz kutuna

Hitz kutuna aukeratzeko eskatu diete Berriakoek euskal munduan ezagunak diren hainbat pertsonari. Ikusi dugunez, Mikel Urdangarin abeslariak Edinburgo aukeratu du, Ainere Tolosa umoregileak mendia, Karmele Jaio idazleak isiltasuna eta Eneritz Iturriagaetxeberria txirrindulariak sufrimendua.

-Bil zaitez gelako ikaskide batekin eta galdeiozu berak aukeratutako hitz kutunari buruz. Galdeketa bukatutakoan, azal itzazu idatziz hitz horren esanahiari buruzko kontu aipagarri guztiak. Bidali testuak komentario gisa.

 

6 comentarios

ARRATE -

OLAIN ALAI.

Olain "poza" hitza aukeratzea naturala iruditzen zait bere aurpegia alaitasuna adierazten duelako. Hitz egiten duen bitartean haren begietan eta ahoan irribarre kutsua sumatzen da. Beti, denbora guztia. Horregaitik esaten du: "oso alaia naiz eta pozik bizi naiz".

Nahiz eta pertsona zoriontsua izan, harrerretu ere egiten da. Hala ere, haserretzen denean bost minutu igaro eta gero ahazten du zein izan den arazoaren zergatia.

Beti zoriontsu ibiltzeari ondo deritzaio. Hala ere, noiz behin, Olain serio jartzen da. Adibidez, azterketaren bat duenean. Bestetan, triste ere sentitzen da, baina gutxienetan, noski.

Kaletik ibiltzean eta jendeari begiratzean, Olainek ikusten duena poza eta zoriontasuna da. Batzuetan salbuespenak daude, baina mundua haren ikuspuntutik kolore alaietakoa diruri.

Pilar -

Rosaliarentzat BARREA hitza oso inportatea da. Hiru seme dauzka eta txikiak zirenean etxean oso normala zen barreak entzutea.
Bere ustez, barrea egoera mentala da. Eta ez da egoera txarra!. Bizitzan beharrezkoa da barrea, batez ere, eguneroko egoerei aurre egiteko. Lan egiteko ahaleginak edo etxeko kexkak ahazteko edo bazterrean uzteko, behintzat, denbora batean.

Roberto (arratzaldeko taldea) -

Patriciak aukeratutako hitz kutuna umorea da.Patriciaren ustez umore hitzak alaitasunarekin eta aldartearekin lotura handia dauka.
Umore onez bizitzari aurre egitea oso garrantzitsua da, bizitza bera nahiko gogorra baita.Patriciaren ustez umore onez bizitzeak pozarekin bizitzea esan nahi du; baina hori ez da dena, ironia ere umorearen barruan dago, eta derrigorrezkoa da egoera txarrei aurre egiteko.
Patriciak umorea galtzen duenean, berriro errekuperatzeko, lagunengana eta familietakoengana jotzen du, edota, erosketak egitera.
Orain arte Patriciaren bizitzan laburrak izan dira umorerik gabeko uneak.
Une guztietan umore ona izatea ez dela erraza onartu arren, une oro saiatzen da umore ona ez galtzen.

Roberto -

Patriciak aukeratutako hitz kutuna umorea da.Patriciaren ustez umore hitzak alaitasunarekin eta aldartearekin lotura handia dauka.
Umore onez bizitzari aurre egitea oso garrantzitsua da, bizitza bera nahiko gogorra baita.Patriciaren ustez umore onez bizitzeak pozarekin bizitzea esan nahi du; baina hori ez da dena, ironia ere umorearen barruan dago, eta derrigorrezkoa da egoera txarrei aurre egiteko.
Patriciak umorea galtzen duenean, berriro errekuperatzeko, lagunengana eta familietakoengana jotzen du, edota, erosketak egitera.
Orain arte Patriciaren bizitzan laburrak izan dira umorerik gabeko uneak.
Une guztietan umore ona izatea ez dela erraza onartu arren, une oro saiatzen da umore ona ez galtzen.

Pili -

JON: PARRANDA

Lanez eta ikasketez lanpetuta dabil gure informatikaririk kuttunena, Jon. Azken bolada honetan, ez dauka apenas astirik parrandara joateko. Garai batean, berriz, oso arrunta zen lagunekin elkartzea larunbatero parrandan ibiltzeko. Gaur, ordea, ez dauka zorte hori zeren bai lagunak bai bera lanpetuta baitaude.

"Guk parrandara joaten garenean kalean bertan edaten dugu, baina ez dugu zaratarik ateratzen. Gu ez gara basatiak. Gure kontuei buruz hitz egiten dugu inolako barrabaskeriarik egin gabe. Ondo pasatzeko baino ez gara elkartzen. Areago, edaten amaitzen dugunean, hondakinak zakarrontzira botatzen ditugu. Erabiltzen dugun tokia garbi-garbi uzten dugu beti", gaineratu du Jonek.

"Parranda hitza berez ez da garrantzitsuena, baizik eta
parrandarekin lotuta dauden zenbait gauza: poztasuna, adiskidetasuna..."

"Originala izan nahi nuenez, parranda hitza aukeratu dut, baina lagunak izatea da benetan inporta zaidana", -aitortu dit elkarrizketaren amaieran.

Ez dauka inolako arazorik esaten duenean parranderoa dela. "Bai parranderoa naiz eta zer?" -esan dit ahoan irribarra ahoan zeramala.

Elena -

NEKANE:GOGOA.

Nekanek aukeratu duen hitza gogoa da. Gogoa gorputzaren zerbait da, arrazionaltasunekin zerikusi gutxirik daukana. Hala ere, batzuetan nork ez dio kasu egin gogoari aktuatzeko orduan?

Nekaneren ustez gauza oso garrantzitsua da gogoa, hain zuzen ere, bizitzari aurre egiteko ahalmena ematen duen sentimendua.

"Non gogoa han zangoa" dio atzotitzak, Nekanek horrela jokatzen du gehienetan >. Baina beti ez du egiten gogoak ematen diona, haren ustez badira muga batzuk oraindik ez dituela gainditu.

Galdetu diogu ea zertarako duen gogo handia eta zertarako gogo txikia, eta horrela erantzun du: > eta gogo txikia dauka >.

Nekanek gogoa bere borondatetzat hartzen du, hori dela eta, egin behar duena eta gogoak eman dionaren artean gogoak eman diona aukeratzen du.

Ikusten denez, oso oldarkorra da.