Enperadorearen traje berria (arratsaldeko taldea)
- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.
Duela urte asko, urrutiko erresuma batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak traje eta oihal garestiak erosten xahutzen zuen dirua. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, oinetako eta abarrez beteta zeuden.
Enperadoreak trajeak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira ematen zituen egunak.
Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen inoiz denborarik izaten erresumako kontuez arduratzeko.
Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek.
Eta haren zerbitzariek zera erantzuten zuten:
-Enperadorea aldagelan dago.
Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako pertsona asko joaten ziren hara, hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita. Egun batean bi gezurti heldu ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak berehala auzokide eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren eta hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:
-Lagunok, hurbildu! Imajina ditzakezuen oihal ederrenez egiten ditugu trajeak...Baina, harrigarriena da gure trajeak ikustezinak direla leloak direnentzat. Bakarrik azkarrek ikus ditzakete gure traje zoragarriak.
4 comentarios
FERNANDO ETA AINARA -
Baina erregea eta bere aholkulariak ehundegiaren aurrean zeudenean, ezin zuten sinestu ikusten ari zirena. Baina, nola zitekeen? Bertan trajerik ez zegoen eta!
Enperadorea zur eta lur zegoela,pentsatu zuen: "Non ote dago trajea? Hain tontoa ote naiz, trajea ez ikusteko? Baina horrela balitz, ezin izango nuke enperadorea izan. Ez, ez, hobe da trajea gustoko dudan plantak egitea, ezin ikusi arren".
Enperadorearen lagunak, erregea bezain harrituta zeuden. Behin eta berriro begiratu arren, ehundegian ez zuten trajerik ikusten. Baina, inor ez zen ausartu, trajerik ez zegoela esatera, tontotzat hartzearen beldurragatik.
- Ederra!, zoragarria! ohiukatzen zuten.
Enperadore txit jauna, biharko desfilean trajea lehenaldiz erabili beharko zenuke.
Enperadoreak, bi aholkularien gezurrekin oso atsegin zegoela, erabaki zuen, orduan, komedianteei ehul inperial izendatzea.
Eta, ospe handiz jarri zien bi medaila handi papar-hegalean.
ROBERTO ETA ARRATE -
Egun batean, enperadoreak, traje berria janzteko irrikaz, lehen ministroari bi jostunen tailerrera joan zedila agindu zien lana gainbegiratzera.
Baina, heldu bezain laster, lehen ministroa harrituta geratu zen.
"Zer da hau?"- pentsatu zuen-. "Baina... ez dago ezer ere ehungailuan!".
Bitartean, sasi-jostunak moztu,neurtu eta josteko plantak egiten zituzten.
Eta lehen ministro aztoratuari zuzenduta, galdetu ziote:
-Gorentasuna, ez al dira zoragarriak oihal, kolore eta botoi hauek?
Eta lehen ministroak, tontotzak hartzea nahi ez zuenez, zera erantzun zien:
- Ba...zera... Bai, bai, benetan, egiten ari zareten trajea alegiazkoa da. Oraintxe bertan enperadorearengana joango naiz eta edertasun honen berri emando diot!
Lehen ministroa jauregira bueltatu zenean, zera esan zion enperadoreari:´
- Maiestatea, pozik egon zaitezke. Bi jostun horiek egiten ari diren trajea txundigarria da. Hori bai, diru gehiago eskatu didate, ekaldeko oihal finez apaindu nahi dute eta.
Eta enperadoreak, oso pozik, zera erantzun zion:
-Jakina. Behar duten diru guztia eman. Edozer nire traje berriagatik!
Pilar, Gaizka eta Jon -
Desfilearen aurreko gauean, bi maltzurrak berriro piztu zituzten lantegiko argiak. Besteek usteko enperadorearen trajeari azken ukituak ematen ari zitzaizkiola egin zuten. baina gezurra zen, noski:
-Erresuma honetan denak tontoak dira, ez duzu uste? - esan zion alproja bietako batek lagunari.
Eta besteak erantzun erantzun zion:
-kar, kar, kar... bai, enperadorea ere tontoa da!
Eta enperadore, aholkulari eta hiri guztiaz trufatu eta gero, bi alprojak oheratu ziren eta gau osoan lo seko egin zuten.
Hurrengo goizean, goiz goizean, enperadorea eta aholkulariakorduko heldu ziren bi alprojen lantegira:
Jostun inperial agurgarriak- esan zion enperadoreak - gaur da eguna.
Orduan, bi jostunak ehungailura hurbildu ziren eta, airean besoak altxatuz, jauzki dotore bat heltzen egongo baziren bezala, enperadoreari esan zioten:
-Hemen dago zure jantzia, maiestate. Hauek dira prakak. Hau jaka da. Hemen duzu mantua... Jauna; jauzkiak hain mehe eta arinak dira petzatuko duzula gainean ezer ez daramatzazula.
PATRIZIA, FERNANDO ETA PILI -
3. ATALA
Baina orduak joan eta orduak etorri, eta enperadoreak ez zuen traje berriaren berririk jasotzen. Orduan, egun batean bere aholkularietako bati bi sastreen lana egiaztatzeko agindu zion.
Eta, lehenengo ministroarekin gertatu zen bezala, aholkulari hark ez zuen ezertxo ere ehundegian ikusi.
"Esaten badiot enperadoreari bi gezurti hauek ez dutela ezta trajerik bat ere egin, leloa naizela pentsatuko du ez ikusteagatik, eta kargutik botako nau", aholkulariak pentsatu zuen.
-Jauna,sastreak trajea bukatzeko zorian daude... Traje horrekin, jauna, munduko enperadorerik ederrena izango zara.
-Estreinatzeko irrikitan nago! -enperadoreak oso pozik esan zuen.
Hirian, guztiek traje berriari buruz hitz egiten zuten. Eta inork ikusi ez arren traje horrek enperadoreari ondo emango ziola ziur zeuden guztiak.
Bitartean, enperadorearen egonezina traje hura janztearren handituz joaten zen.
Harik eta, egun batean, bere begiekin ikusi egin nahi izan zuen arte. Beraren zaldi zuria zelatzeko agindu zuen eta, jende-taldea jarraituta, sastre gezurtien tailerrera abiatu zen.
Jarraigo inperiala pasatzen ikustean, hiriko biztanleek esaten zuten:
-Adi egon, enperadorea traje berria janztera doa. Zein dotore egongo den!