Blogia
manul

Enperadorearen traje berria (goizeko taldea)

- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.

Duela urte asko urruneko erreinu batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak jantzi eta oihal garestietan gastatzen zuen diru guztia. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, zapata eta abarrez beteta zeuden.

Enperadoreak jantziak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira pasatzen zituen egunak.

Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen izaten astirik erresumako kontuez arduratzeko.

-Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek

-Enperadorea probalekuan dago- erantzuten zuten haren morroiek.

Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako jende ugari hara joaten zen hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita.

Behin batean, bi gezurti iritsi ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak auzo eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:

-Lagunak, hurbil zaitezte! Imajina ditzakezuen oihal ederrenekin josten ditugu gure jantziak. Baina harrigarriena da gure jantziak ikustezinak direla pertsona leloentzat. Azkarrak direnek soilik ikus ditzakete gure jantzi zoragarriak!

4 comentarios

Eneko, Aingeru eta Eneko -

1.Zatia

Harrigaria zen berri hura laster heldu zen emperadorearen belarrietara
Jantzi liluragarriak izan beharko dira - pentsatu zuen emperadoreak- Horietako jantzi bat jantziko banu, jakin nezake erreinuko zein aholkulari den azkarra eta zein lelo hutsa.
-Azkar- agindu zion emperadorea bere ezkutari bati, aurki itzazu jostun horiek eta emaiezu urre poltsa bat, eta berehala has dadila niretzako jantzi liluragarri horietako bat egiten.
Ezkutariak emparantza nagusian aurkitu zituen bi gezurtiak eta emperadoren desioak transmititu zien ondoren urrezko poltsa eman zien.
-Eskerrik asko- esan zioten iribarre maltzurra disimulatuz. Esaiozu emperadoreari inoiz jantzi duen traje dotoreena egindo diogula.
Bi jostun faltsuak liluratuta zeuden. Edukitako zortea ezin zuten sinetsi!
Diruaren jabe izanda, bi lotsagabe hoiek ohialgintza handi bat eraiki zuten hiriaren kanpoaldean abandonatutako lantegi batean.
gauero pizten zituzten lantegiko argiak, erreinuko biztanleak emperadorearen trajen lan egiten zeudela pentsa zezateela. Baina, egia esan, ez zuten ezta triste botoi bat josten.
Urre guztia haien poltsikoetara zihoan.

Ivan-Esti-Garbiñe -

Egun batean, enperadorea bere jantzi berria jansteko urduri egonda, lehenengo ministroari bi jostunetako tailerrara joateko agindu zion, haien lana gainbegiratzeko.

Lehenengo ministroa tailerrara heldu bezain pronto, harrituta geratu zen:

- Zer esan nahi du honek?- Pentsatu zuen. -Baina... telarrean ezer ez dago eta!-.

Bitartean, jostun faltsuek, josi, moztu eta neurtzen ari ziren plantak egiten zituztzen. Eta okertuta zegoen lehenengo ministroari zuzenduz, galdetu zioten:

- Jauna, ez dira liluragarriak oihal, colore eta botoi hauek?-

Eta tontotzat geratu nahi ez zuen lehenengo ministroak, erantzun zien:

- Ba... eh... Bai, bai. Egiten ari zareten jantzia benetan izugarria da. Oraintze bertan joango naiz enperadorea ikustera eta jakinaraziko diot hainbeste edertasunari buruz!

Lehenengo ministroa jauregira itzuli zenean, enperadoreari esan zion:

- Jauna, pozik egon zaitezke. Jostunek egiten ari diren jantzia egundokoa da. Hori bai, diru gehiago eskatu didate, zeren orientala den oihal finu batekin apaindu nahi baitute.

Eta enperadoreak, oso pozik, erantzun zion:

- Noski. Behar izango duten diru guztia emaiezu. Nire jantzi berriagatik izan dadila!

Aitor eta Ander -

4. Zatia
Baina erregea eta bere kontseilariak ehungailuaren aurreran zeudenean, ezin zuten sinetsi ikusten zutena.
Edo hobeto esanda, ikusten ez zutena.
Baina nola zitekeen? Han ez zegoen janzkirik!
Enperadorea, erabat harriturik zera pentsatu zuen:
"Non dago janzkia? Hain tontoa al naiz hau ikusi ahal ez izateko? Baina hala balitz, ezin izango nuke enperadorea izan. Ez, ez, hobe da trajea gustatzen zaidala esatea, nahiz eta ez ikusi."
Enperadorearen laguntzaileak bera bezain harrituta zeuden.
Behin eta berriro begiratzen zuten arren, ehungailuan ez zuten trajerik ikusten. Baina inork ez zen existitzen ez zela esatera ausartzen, leloa iruditzearen beldurrez.
-Sekulakoa!Liluragarria!- Oihu egin zuten-. Gorentasun, trajea biharko desfilean estreinatu beharko zenuke.
Enperadorea oso halakatuta bere kontaseilarien gezurrekin, bi iruzurtiak inperioko joztun izendatzea erabaki zuen.
Eta oso arranditsuki paparrean bi domin handi jarri zizkien.

Elena eta Carmen -

3. ZATIA

Baina denbora igarotzen zen, eta enperadorea bere jantzi berriari buruzko berririk ez zuen jasotzen. Horrela, egun batean, bere aholkulari bati jostunen lana ikusteko agindu zion.

Eta, lehengo ministroarekin gertatu zen bezala, aholkulariak ere ez zen ikusi jantzi ehungailuan.

" Enperadoreri esaten badiot bi maltzur hauek ez dutela jantzirik josi, hori ez ikusteagatik leloa naizela pentsatuko du, kargutik botako nau." pentastu zuen aholkularik.

Eta horrela, jauregira itzulita, enperadoreari esan zion:

- Jauna, jostunek azken akaberak ematen ari zaizkio zure jantziari... Jantzi horrekin , maiestatea, munduko enperadoririk dotorena izango zara.

- Oh, estrenatzeko irrikan nago! - ohiu egin zuen enperadoreak poz-pozik.

Hirian, denek jantzi berriari buruz hitz egiten zuten. Eta, nahiz eta inork ez ikusi, denek ziur zeuden enperadorea oso dotore egongo litazatekela horrekin.

Bien bitartean, jantzi hori jantzeko irrika handitzen zen.

Baina egun batean, bere bi begiez ikusi nahi izan zuen. Bere zaldi zuria siloratzeko agindu zuen, eta segizio handi batez jarraituta, jostun maltzurren tailerra abiatu zen.

Enperadorearen segizioa pasatzen ikustean, hiriko bistanleek esaten zuten:

- Fixatu, enperadorea jantzi berria janztera doa. Ze dotore egongo den horrekin!