Blogia
manul

SATORRA ALA TXORIA

Era askotako afizio eta joerak ditugu gizakiok. ETBko "Bi errepidean" saioan ikusiko duzuenez, batzuei satorren gisan ibiltzea gustatzen zaie, lurpeko iluntasunaren eta isiltasunaren babesean, eta beste batzuei, berriz, hegaztien gisan, hegan egitearen zirrara sentituz.

Ikus ezazu erreportajea eta azal ezazu testu labur batean bi zalatasunetako zeinek erakartzen zaituen gehien eta zergatik.

Bidali zuen testuak komentario gisa.

22 comentarios

Naiara -

Hegan egitea edo kobazuloetara joatea baino, itsasoan igeri egitea nahiago dut.
Gaur egungo teknologiari esker, zerutik gure mundu osoa mirets dezakegu. Bestalde, kobazuloetara sartuz, gure iragana esagut dezakegu, orain dela milioika urte izandako gauzen, animalien edota pertsonen aztarnak. Hala eta guztiz ere, itsasoa askoz gehiago erakartzen nau,zeren itsasoa basatia, librea eta arriskutsua delako.Hortaz, esango nuke, nik arraina nahiago dudala.

ivan -

Niri gehien gustatu zaidana eta ni gehien erakartzen nauena txoriarena izan liteke.
Txori baten gisa askatasuna senti dezakezu baita beldurra ere. Nik esango nuke abioi batean mundu guztia kontrola dezakezula eta hiri guztia txiki-txikia ikustea erabat harrigarria da. Satorrarenak ez nau hainbeste erakartzen lur azpian ibiltzea apur bet aspergarria baita. Gainera datu asko bildu behar dituzu ta gauzak ondo prestatu ere bai..hau da,kaskoa ,linterna buzo bat....Ni alfer hutsa naizenez ez dut uste egingo dudanik....

fernando -

ni egia esan gehien erakartzen nauen zaletasuna txoriarena izan da,kontua da,hegan egiteak beldurra ematen didala,betidanik gainera.Satorrarena beldurgarriago iruditu zait,batez ere inguko dena erortzeko zorian egon daitekelako edo hori izan daiteke nire susmoa.Zerutik handitasunaren sensazioa izugarria da eta horrek ez du parekorik.

pili -

Satorra ala txoria izan, zein baino zein ederragoa momentuaren arabera. Batzuetan satorrak bizi diren moduan bizitzea gustatuko litzaidake. Horrelako bizimodua gura dut, adibidez, bakarrik egon nahi dudanean edo nire inguruko gauza guztiak kontrolpean izan nahi ditudanean. Badirudi satorren bizimodua oso lasaia dela , bizi diren lekuetan (lurpean) ez da inoiz ezer gertatzen, ezta zaratarik ere ez baitute jasaten. Neuk ere lasaitasun hori noizean behin behar dut ohiko zereginetik alda egiteko eta erlaxatzeko.
Beste batzuetan, berriz, txoriek eramaten duten bizimodua eramatea gogoko nuke, batez ere, aske sentitu eta argiaz disfrutatu nahi dudanean. Halaber, txoria izango banintz alde batetik bestera ibiliko nintzateke. Aipatu dudan jarduera hori izaten da nire nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa , hain zuzen ere.
Paradixiko badirudi ere, hara eta hona ibiltzen garenok lasaitasun uneak ere behar ditugu gure egoneza lasaitzeko eta gure barruko sentipenak aztertzeko.

Patricia Campelo -

Erreportaian bezala, hegan egiteko ala espeleologia egiteko aukera eskainiko balidate, inolako dudarik gabe hegan egitea aukeratuko nuke.
Lehenengoa, lurpean sartzeko material berezia behar da: aproposa den arropa, linterna eta eskularru, besteak beste.
Bigarrenean, sasoi fisiko onean egotea beharrezkoa da espeleologia praktikatzeko, arrastaka dabiltzate eta.
eta azkenea, arriskutsuagoa da espeleologia egitea hegan egitea baino; eroriak gerta daitzke,hotsa jasan daiteke eta abar.
Fntsean, hegan egiteari onurak baino ez diot ikusten. Aitziti, lurpean sartzea ez zait batere erakargarri ituditzen.

Rosalia -

lehendabiziko esan behar dut satorren gisan ibiltzeaz eta txoria gisan ibiltzeaz nik daukadan iritizia puntako aukerak direla. Beraz aukeratu izan behar banu ez nuke jakingo bietatik zein aukeratu.
Alde batetik, txoria ibiltzeko gizak esango nuke askatasuna adierazten duela, haizean egoten delako eta handik izugarrizko panorama ikusteko aukera dagoelako, gainera argitasuna dago.

Bestalde, astorren gisan ibiltzeak kontrakoa adierazten duela, hau da : estutasuna eta iluntasuna, aldi berean nire ustez nahiko klaustrofobikoa da, eta ematen du hilobi batean sarturta gaudela, argia ikusi ezinik.
Amaitzeko, aukeratzekotan nik uste dut txoria gisan ibiltzea aukeratuko nukeela, lehen aipatutako arrazoiengatik, askatasuna eta argitasuna sentitzeko.


erika -

zer da interesgarriena lurpeko sekretuak ikustea edo hegaztien gisa hegan egitea?.
Bakardadea gustatzen bazaigu, orduan lurpeko isiltasuna eta iluntasuna aukeratuko dugu. Lurpeko sekretuak bila ditzakegu, eta eguneroko arazoak ikusten dira beste ikus puntu batetik.
Baina askatasuna bilatzen badugu, txori bat bezala hegan egitea gustatuko litzaiguke. Zerura igo ahala bizitzaren gertakizunak gero eta txikiagoak iruditzen dira. Hori gertatzen denean libreak garela pentsa dezakegu.
Hau guztia ikusita, zein aukeratuko dugu? Egia esan, nik ez bata ez bestea. Alde batetik altuerak beldurra ematen didalako. Beste alde batetik, lur azpian egotea klaustrofobikoa iruditzen zait. Horregatik, eguneroko sekretuak aurkitzea nahiago dut.

Pilar -

Jendeari galdetzen diogunean zer nahiago duten txoria edo satorra izatea, gehienek txoria izatea aukeratuko dute, libreagoak izateko. Niri, aldiz, satorraren mundua gustatzen zait.
Agian nire ikasketekin zerikusi dauka. Historia ikasi nuen, aurrehistoria hain zuzen ere, eta kobazuloetan sartuta uda asko eman nuen. Uraren eta haizearen eragina ikustea edo jende gutxi egon den lekuan ibiltzea izugarria da.
Nahiz eta sarreratik hurbil egon, badirudi beste mundu batean zaudela, isiltasuna eta bakardadea direla eta.
Horrexegatik gonbidatu zaituztet bidaia hori egitera. Esperientzia ahaztezina izango da.

raul -

Nik ez dut gustuko bietako ekimenik . Biak oso arriskutsuak iruditzen zaizkit. Onartu behar dut ez dudala inoiz parte hartu ekimen hauetan. Oso beldurtia naizenez beldur handia ematen dit hegan egitea . Era berean, arazoa errepikatzen da iluntasunak eta isiltasunak inguratuta nagoenean . Agian kakati hutsa naizela irudituko zaizu baina bakoitzak den bezalakoa da eta hori onartzea beharrezkoa da . Seguro asko trebea izango banintz , ekimen hauetan parte hartuko nuke. Badaukat lagun batzuk oso abenturazaleak direnak eta asko disfrutatzen dute aktibitate hauek martxan jarriz

nekane -

Hau harrigarria!Ez soilik Urko Areztiren zaletasunagatik.... baina Espeleologia beste eran barneratu egin dut niregan.
Izan ere, hasiera batean, nolabaiteko mesfidantza iristen nion Espeleologia delako horri;gaztetan, institutoko garaian hain zuzen ere, ezusteko bat izan nuelako Nafarroako leize baten barnean.
Institutoak txango bat antolatu zuen Espeleologiaren mundua dazta genezan. Hasiera batetik liuratuta utzi ninduen leize hura, hain haundia izan zen ene harrigarritasuna ezen galdu bainintzen leizeko sakonean behera.Gau oso bat igaro nuen goseak jota eta isiltasuna lagun gisa...behin batez nirekin topo egin zutenean oso damututa azaldu nintzen....negarrez eta guztiz!Gainera, ez nuen zientzia honen sena harrapatu,ezta gustua hartu ere!!!!!!!!!
Baina atzoko albisteak,berriro ere,txunditu ninduen, Espeleologiak mundua hobeto ulertzeko aukera ematen baitigu. Edonola ere,munduan izaten diren gertakarien aztarnak irudikaturik geratzen direlako, gure lana beharbada,hauek interpretatzea delarik.
Baliteke bizitzaren leloa, honen sekretua kobazulo milenarioetan gordeta,trabaturik egotea eta gure lana, gizakiaren lana oztopo horiek gainditzea edo asmatzea?Auskalo!Nor daki! Ni behintzat gustura sahiatuko nintzateke joku enigmatikoa den espeleologia horretan.....
MUSU BEERO2;NEKANE.

Urria -

Egia esan, neure burua aukeratzera behartuta ikusiko banu, erreportajean ikusi ditugun zaletasunen artean hegan egiteko zaletasuna aukeratuko nuke.
Baina, horrek ez du esan nahi gustora ibiliko nintzatekela zeruetan, baizik eta testuan esaten den moduan "lurpeko iluntasunean eta isiltasunaren babesean egotea" gorrotatzen dudala.
Dena dela, aitorpen bat egin nahi dut. Nire zaletasunik handiena euskara ikastea da. Bai, hori da egia gordina. Izan ere, euskara ikasten ari naizenean sentimendu bitxiak hedatzen dira gorputzean. Nekez ulertu arren, hori da gertatzen zaidana. Batzuetan hegazkin baten barruan banengo bezala eta beste batzuetan, berriz, lurraren erraietan banenbil bezala.

Roberto -

Eskatu digute bi zaletasunen artean aukeratzeko, baina nik zalantzan nago.
Alde batetik mendizalea naiz eta gauzak edo paisaiak goitik ikustea oso gustatzen zait, beraz, hegan egitea aukeratuko nuke azdez aurretik.
Beste alde batetik naturazalea naiz eta naturak eskainitako mirariak ikustea edo posible ahal da aurkitzea erakargarria da.Kobazuloetan aurki daitezken egiturak eta formak oso politak dira, beraz, espeliologia aukeratuko nuke.
Hegan eginez askatasuna sentitzen duzu eta hau da hau sentimendua. Lurpean berriz, sentimenduak oso bestelakoak dira, hau da bakardadea, isiltasuna, bakea, eta abar. Horiek ere ongi sentiarazten zaituzte.
Hausnarketa hau egin eta gero, oraindik ere aukeratzeko arazoak ditut. Biak aukeratuko nituzke.

Ainara -

Niri betidanik zeruaren handitasuna gustatu zait. Gogoratzen dut hegazkin batean agin nuen lehenengo bidaia, 15 urte nituen eta lehioaren ondoan eseri nintzen paisaia eta zerua ondo ikusteko, oso bidaia polita izan zen eta txoritxo bat bezala sentitu nintzen.
Lurpeko iluntasuna ez zait hainbeste gustatzen, zeruaren handitasuna nahiago dut.
Hau dela eta txoria nahiago dut satorra baino.

Jon -

Hegan egitea oso interesgarria da. Han goian, zeruan, egoteak askatasun eta botere handiko sentsazioak ematen dizkizu. Hori beti esandakoa izan da.

Betidanik izan nuen buruan heldua izaterakoan pilotoa izango nintzela baina hori ez da gertatu. hazi ahala ohartu naiz ezingo nintzatekela inoiz pilotoa izan.

Baliabide ekonomiko handiak behar dira horretarako ikasketak egin ahal izateko. Ni ez naiz dirugabea, ezta diruduna. Gainera nire kasuan bada beste faktore bat determinantea dena nire hegan egiteko asmoak uxatxeko: daltonikoek ezin dute hegan egin.

Gaizka -

Betidanik gustokoa izan dut kobazuloetara joatea; ematen duten mugagabetasun sentsazioa haien kanpoan ematen dena baino askoz handiagoa da.
Espeleologia inoiz praktikatu arren, gogoz praktikatuko nuke, eta noizbait lagun bat konbentzitu nahi izan dut, emaitzarik lortu gabe.

Abentura sentsazioa itzela izan daiteke, seguru nago, inoiz egon ez zaren kabozaulo batean sartzean. Kontuz-kontuz ibiltzen, altxor baten bila bezala.
Gainera lur azpian dauden edertasunak zoragarriak eta paregabeak dira: errekak, putzuak, gela erraldoiak, estalagmitak, eta abar.
Bene-benetan gogo handia dut espeleologia egiteko; bizitzan behin edo birritan egiteko gauza bat izan behar du, seguru nago.

Ander -

"Bi errepidean" programan aurkezten zaigun erreportai hau ikusi ondoren bi egoera ezberdin aurkezten zaizkigu, airean edo lur azpian ibiltzearena. Nire ustez erakargarriagoa da hegazkin batean hegan egitea lur azpian ibiltzea baino. Airean egotearen askatasun sentsazioa nire ustez ordainezina baita. Beste alde batetik airean ibiltzea askoz erosoagoa da lur azpian ibiltzea baino. Azkenik aipatu behar dut leku itxiak ez ditudala oso gogoko, horregatik bietatik bat aukeratu behar banu, hegazkinez ibiltzea aukeratuko nuke.

Eneko -

Biak gustokoak ditut. Hegan egiteak zirrara handia sor dezake gizabanakoan, nire kasuan behintzat, eta lur azpian ez dakizuenez zer aurki dezakezu emozio sortzen du. Nire ustez biak sentsazio guztiz desberdinak sor ditzakete; hegan egiterakoan librea sentitzen zara eta guztia beste ikuspuntu batetik ikusten duzu, aldiz, lur azpian sartzen zarenean harrapatuta sentitzen zara eta ez dakizu iretengo zaren ala ez.
Jakina da, bietako edozein ekintza egiteko hainbat eta hainbat ureteetako prestakuntza eduki behar duzula, oso ekintza arriskutsuak baitira. Pensatzen dut lan hauek boaziozko lanak direla, hau da, txikitatik gustokoak dituzunak.

eneko -

Ikusi ditugun bi zaletasunetatik ni nahiago nuke hegan egitea kobazuloak esploratzea baino.Hegan egitea askoz ere dibertigarriago eta emozionanteagoa iruditzen baitzait.Oraindik behintzat ez dut espeleologia egiteko aukerarik izan,ezta airoplano batean hegan egiterik.Hori dela eta biak probatu ostean,uste dut,datu gehiago izango nituzkela bata ala bestea aukeratzeko.Baina ni oraingoz ditudan afizioei jarraituz emozioa eta askatasuna aukeratuko nituzke isiltasuna eta lasaitasuna aukeratu beharrean.

Eder -

Lurpean egotearen edo hegan egitearen alde?
Nahiz eta experientzia berri guztien alde aurkezten dudan neure burua, batzuk, besteak baino deigarriagoak iruditzen zaizkit.
Lurpean egotearen lasaitasunez eta eta isiltasunez goza zenezake, baina hor egoteak sor zezaken klaustrofibiaz baita.
Experientzia modura iteresgarriagoa irudituko litzaidake egan egiteko aukeraren aurrean egoteak. Zeu bizi zaren herrialdea beste ikuspegi batez behatzearen aukera apartez, hegazkina txikia izanda pirueta batzuk eginda goza zenezake.

Carmen -

Bi zaletasun artean aukeratu behar badut txoria izatea nahiko nuke. Nahiz eta, egia esanez, praktikatzen ditudan zaletasunak ez dira hain arriskutsuak.

Biak frogatu ditut. Hegazkinak garraiobide seguruna da, baina ez naiz oso ondo sentitzen hain goian. Erortzen bazaizu, seguraski ez duzu kontatuko. Baina, gutxienez, ez duzu ia-ia konturatuko. Beste aldetik kobazuloei oso politak eta interesgarriak deritzet, hala ere, galtzea oso erraza da, eta galduta ibili edo pasabide estuak eta txikiak zeharkatzea, pixka bat "klaustrofobikoa" da. Horregatik, ondorio txarrak kontuan hartzen, hegaz egitea aukeratuko nuke.

garbiñe -

Bi zaletasunak erakartzen naute. Ez bata bestea baino gehiago, biak zirrara sortzen dute nigan, baina soilik esperiantzia gisa.
Ez litzaidake gustatuko denbora luzean lurpean egotea, ezta hegan egiten ere ez, ez nintzateke lasai egongo, guztiz kontrakoa, zerbait gertatuko zenaren urduritasunarekin egongo nintzateke denbora osoan.
Beste alde batetik, asko gustatuko litzaidake kobazulo bat nolakoa den ikustea edo hegan egiten zer sentitzen de jakitea, baina beldurrez egingo nuke.
Sentzazio arraroa izango litzateke.

ELENA -

Bai kobazulo batean sartzea bai hegazkin txikian hegan egitea ekintza oso erakargarriak iruditzen zaizkit. Bakoitzak bere xarma du, horrexegatik ezin dut bien artean bat aukeratu. Baina nik jarduera horiek egingo banitu begirale batekin egin beharko nituzke, ez baitaukat eskarmenturik ez hegazkinak gidatzen ez espeleologia egiten.