Blogia

manul

Brooklyngo erokeriak

 

 


 

 

  Duela gutxiko Asturias Printze sariarekin odola pittin bat azuldu zaion Paul Auster kontalari fina dugu. Kontatu eta kontatu egiten du etengabe, eta luzatu eta katramilatu aurrez luzaturik eta katramilaturik datozen istorioak, kulebroi amaigabeen ukitu batez egin ere, gazi-gozoki egin ere. Esan ohi da egunerokotasunaren idazlea dela, ustekabearen eta ezkortasun gozoaren idazlea dela ere bai. Eta dena da egia. Brooklyngo erokeriak honetan, Brooklyn foollies jatorrizkoan (onomatopeikoa batetik, eta balioanizduna bestetik, txoroei zein pitokeriei egiten baitie aipu), arestiko guztien firu beretik ez bada bai antzekotik dabil. Nik, arestiko guztiari kultua hitza gaineratuko nioke; esan dezadan, hortaz, Austerren lanei kulebroi kultuak deritzedala. Zilegi bekit kritikagintzarako aportazio lexikal xume eta fool hori.

        Ez zaizkit estraineko orrialdeak gustatu, egia esan, akaso aseguru saltzaile jubilatuaren bizitza penagarriari nahikoa interesgarria ez neritzolako, baina laster atzeman naute sugetzarraren eraztunek, bere presio eta indar kuxkuxeatzaile guztiarekin. Nathan-ekin aspertzen hasia nintzenean (eroapen gutxiko irakurlea naiz, aitor dut, lehenbiziko kapituluaz baino ez naiz ari eta) horratx Tom ilobaren eta Harry iragan ilunekoaren agerpena korapilo guztiak sendoago eta hobeto endredatzeko. Orduan bai, orduan, esan bezala, zapatu eta domeka arrastietako filmekin jazotzen zaidan amai-gose zital eta ulergaitz hori bera jalgi zait.

        Krudeltxoa izaten ari naiz Paul Austerren istorio bilduma nobelatu honekin (horixe baita, istorio bilduma handi bat, Nathan kontalariak dioskun lez, nola-hala gaika sailkaturiko bizi-pusketen bilduma, goiko hirukotearen inguruan joan-etorrian dabilena); izan ere, ez da bidezkoa erabat harrapatu zaituen eleberriaz gaizki esaka aritzea. Uler bedi, baina, ez nabilela gaizki esaka, gehiago nabilela kritikariekiko ironiaz, Paul Austerren liburu hau narratiba bizkor eta zoliko adibide perfektua dugulako, egunerokoa, pertsonaia sarean oinarritua, ezkortasun goxo bitxia duena, doilorkeria dosi tamainakoak, giza mixerien kontalaritza. Kulebroi kultua da, gu guztiok noria hordi eta deskontrolatuan gabiltzala gogorarazten diguna, ez baitago noria gobernatzen duenik, ez baitago egun jainkorik, ezpada gu eta gure hauskortasuna, gure erokeriak. Ematen du Austerrek dioskula gure istorioak zera baino ez direla, ezbeharrak, edo asmoak, edo hankasartzeak, hots, izenburu desberdineko kapituluak, Giza erokeriaren liburua osatzen dutenak.

Deia, 2006-06-06

 

 

Musubero mon amour

 

 

 

Maxe Bordelera joan da eskubaloiko lagunekin, han partida bat jokatzera. Eta, beste askotan bezala, erretratu bat atera du eta errebelatutakoan, zer ikusiko argazkian..., eta bere andereño monsieur batekin musuka. Olalá! A zer saltsa!
Bere bildumako beste argazki batzuk ere erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harira gauza bitxi eta polit askoak argituko dizkio irakurleari.

 

Nire kuleroak

 

 

 

Maxek aitona ikusi du bere kuleroekin. Eta zertarako nahi ote ditu-eta, oiloei jartzeko! Erotu egin ote da Maxeren aitona? Galdera horixe bera egingo dio Maxek bere buruari.

Nik erremerre hitz egiten dut , eta zer?

 

 

 

Deskribapena: Betok ez du txakurra esaten, Betok txakugga esaten du. Eta beste hau ere esaten du: Ggokeren txakuggak ez daki gitagga jotzen. Baina zer axola dio? Beto zoriontsu bizi da. Nola ez da, ba, biziko zoriontsu Zuzana Zegurola Zarazua izeneko lagun min bat eta Ggasputin izeneko txakur bat baldin badauzka?

Zorion perfektua

 

 

 

 

  Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean.

Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala.

Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia.

Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.

 

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

 

 

 

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.


 

Behi euskaldun baten memoriak

 

 

 

 

Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.

Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

 

 

Metxa esaten ditoten agirretar baten ibili herrenak

Agirre'tar Nikola, ezizenez Metxa esaten dioten agure egoskor maitagarriaren abenturak eta kalenturak kontatzen ditu liburu honek, sarrera eta hamalau ipuinetan. Sekula ahaztuko ez duzun pertsonaietakoa da Metxa, Joanes artzaina edo Hamlet baten antzera: erretiratua baina bizitzaren borrokan jarraitzen duena, erretxina baina onbera, gezurti samarra baina printzipioei eusten diena, adarjolea eta minbera. Ipuinak era askotakoak dira, oso desberdinak baina elkarrekin lotuta, batetik bestera igarotzen baitira gertaerak eta pertsonaiak, nobela batean bezala.

Sugeak txoriari begiratzen dionean

 

 

 

 

 

Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.


 

Bloglinesi buruzko oinarrizko argibideak (tutoriala)

Egin ezazu klik hemen eta bloglines aplikazioaren ezaugarri eta erabilerari buruzko oinarrizko azalpen laburra ikusi ahal izango duzu. Hor azaltzen direnekin aski izango duzu bloglines erabiltzen hasteko. Ez ahaztu aplikazio honi esker zure ikaskideen blogetan argitaratzen diren artikulu guztiak eskura izango dituzula, batere nekerik gabe eta di-da batean.

Tutoriala martxan jartzeko egizu klik "nola sortu eta kudeatu bloglineseko kontu bat" izeneko laukian.

 

 

 

 

Mozilla firefox nabigatzailea

- Egin ezazu klik hemen eta mozilla nabitzailearen instalazio programa agertuko zaizu. Jarraitu programaren agindu guztiei eta ez duzu arazorik izango nabigatzailea zure ordenagailura jaisteko. Adituek diotenez, "explorer" nabigatzailea baino hobea, erabilterrazagoa eta seguruagoa omen da. Blogiakoek ere behin eta berriro abisatzen dute euren blogak askozaz ere hobeto kudeatzen dituela mozillak explorerrek baino. Orriaren ezkerraldeko "deskargatu orain" horretatik abiatu behar duzue zuen ordenagailuan daukazuen sistema eragilea hautatuz.