Se muestran los artículos pertenecientes a Octubre de 2008.
SATORRA ALA TXORIA
Era askotako afizio eta joerak ditugu gizakiok. ETBko "Bi errepidean" saioan ikusiko duzuenez, batzuei satorren gisan ibiltzea gustatzen zaie, lurpeko iluntasunaren eta isiltasunaren babesean, eta beste batzuei, berriz, hegaztien gisan, hegan egitearen zirrara sentituz.
Ikus ezazu erreportajea eta azal ezazu testu labur batean bi zalatasunetako zeinek erakartzen zaituen gehien eta zergatik.
Bidali zuen testuak komentario gisa.
Enperadorearen traje berria (goizeko taldea)
- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.
Duela urte asko urruneko erreinu batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak jantzi eta oihal garestietan gastatzen zuen diru guztia. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, zapata eta abarrez beteta zeuden.
Enperadoreak jantziak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira pasatzen zituen egunak.
Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen izaten astirik erresumako kontuez arduratzeko.
-Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek
-Enperadorea probalekuan dago- erantzuten zuten haren morroiek.
Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako jende ugari hara joaten zen hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita.
Behin batean, bi gezurti iritsi ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak auzo eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:
-Lagunak, hurbil zaitezte! Imajina ditzakezuen oihal ederrenekin josten ditugu gure jantziak. Baina harrigarriena da gure jantziak ikustezinak direla pertsona leloentzat. Azkarrak direnek soilik ikus ditzakete gure jantzi zoragarriak!
Enperadorearen traje berria (arratsaldeko taldea)
- Irakur ezazue ipuinaren hasierako zatia eta bidal itzazue komentarioetan hurrengo zatien itzulpenak.
Duela urte asko, urrutiko erresuma batean enperadore harroputz bat bizi zen. Enperadoreak traje eta oihal garestiak erosten xahutzen zuen dirua. Haren armairuak jaka, kapela, eskularru, kapa, oinetako eta abarrez beteta zeuden.
Enperadoreak trajeak probatzen eta jauregiko ispiluetan bere buruari begira ematen zituen egunak.
Eta axola zitzaion gauza bakarra dotore janztea zenez, ez zuen inoiz denborarik izaten erresumako kontuez arduratzeko.
Non dago enperadorea?- galdetzen zuten haren ministroek.
Eta haren zerbitzariek zera erantzuten zuten:
-Enperadorea aldagelan dago.
Enperadore harroputz hura bizi zen hiria oso alaia zen. Beste herrialde batzuetako pertsona asko joaten ziren hara, hango kale eta enparantzetako zaratak erakarrita. Egun batean bi gezurti heldu ziren hirira jostun plantak eginez. Haien etorrerak berehala auzokide eta bisitarien jakinmina piztu zuen zeren eta hiriko enparantza nagusitik oihuka hasi baitziren:
-Lagunok, hurbildu! Imajina ditzakezuen oihal ederrenez egiten ditugu trajeak...Baina, harrigarriena da gure trajeak ikustezinak direla leloak direnentzat. Bakarrik azkarrek ikus ditzakete gure traje zoragarriak.
Nire hitz kutuna
Hitz kutuna aukeratzeko eskatu diete Berriakoek euskal munduan ezagunak diren hainbat pertsonari. Ikusi dugunez, Mikel Urdangarin abeslariak Edinburgo aukeratu du, Ainere Tolosa umoregileak mendia, Karmele Jaio idazleak isiltasuna eta Eneritz Iturriagaetxeberria txirrindulariak sufrimendua.
-Bil zaitez gelako ikaskide batekin eta galdeiozu berak aukeratutako hitz kutunari buruz. Galdeketa bukatutakoan, azal itzazu idatziz hitz horren esanahiari buruzko kontu aipagarri guztiak. Bidali testuak komentario gisa.
Fede Intxausti - Zornotza
- Egizu klik hemen eta "ahotsak.com" atariko orri batean sartuko zara. Entzun adi-adi nahi beste aldiz Federen azalpena eta azal ezazu zer diren txirtak.
Oharra: Erantzunak komentario gisa bidali.
bideo barregarria
Noizean behin, oso ondo dago hainbeste buruhauste ematen digun Euskaltzaindiaren kontura ere barre egitea. Ea bideo honek horretan laguntzen dizuen.
